Advisory & Interim Management

Diziplina anitzeko talde kualifikatu eta eskarmentudun bati esker, bereziki konpainien lehen lerroari zuzendutako zerbitzuak eskaintzen ditugu.

Gure bezeroei egunero eragiten dieten ustekabeko gertaerei erantzun eraginkorra eta berehalakoa emango zaiela bermatzen dugu.

NORGESTION enpresa kudeaketaren arloan Espainiako konpainia nagusietako bat da gaur egun. Gure jarduera-eremuak askotariko sektoreak eta problematikak hartzen ditu bere baitan, mota guztietako enpresetan izandako esperientziekin: familia-taldeak eta enpresa txiki eta ertainak, enpresa handiak eta multinazionalak, Private Equity eta finantza-erakundeak.

Proiektu guztiak bideratzen ditugu eskarmentu handiko profesional taldeak sortuz, eta konpainien kontrola bere gain har dezakegu, metodologia propio eta egiaztatua inplementatuz. Proiektu bakoitza bakarra eta errepikaezina da, eta gure jarduerak haien ezaugarrietara eta beharretara egokitzen dira. 1.000 enpresa baino gehiagok konfiantza izan dute gugan.

Nazioarteko bokazioa

Bost kontinenteetan irtenbideak emateko nazioarteko ikuspegia


Operating 37 countries, global talent pool of 38,000 managers

“The business world is becoming increasingly globalised, with many companies undergoing major change and transformation. WIL Group addresses complex business challenges by offering seamless, multi-country interim and transitional management solutions for companies around the world. We successfully achieve this by using a unique "international multi-sourcing" model that leverages the assets of each country member firm.».

Gure konpromisoa: gure bezeroen beharrak asetzea, bai Espainian, bai atzerrian. Helburu horrekin sortu genuen WIL Group, interim & transition management arloan espezializatutako zerbitzu profesionalen enpresen aliantza global handiena.

Wil Group nazioarteko konpainia Europan, Amerikan eta Asian kokatuta dauden herrialde bakoitzean lidergo postuak betetzen dituztenekin osatuta dago.

Wil Group taldea osatzen duten pertsonen arteko urte askotako lankidetzaren eta zerbitzu profesional espezializatuen munduan prestigio handiko enpresa batek hartu behar dituen konpromisoen ikuspegi bateratuaren emaitza da.

Nazioarteko akordioetan esperientzia sakona izanik, gure bazkideek oso sektore ezberdinen ezagutza zabala dute. Gainera, gure profesionalen sareak modu integratuan jarduten du, distantziak gaindituz lankidetza estuaren bidez, informazioa trukatuz, talde sektorialak sortuz, mugaz gaindiko aukerak eskainiz.

NORGESTIONek konpromisoa hartzen du mandatuak bezeroarekin adostutako moduan betetzeko, prozesuaren buru izanik une oro, eta, hala badagokio, mandatuari esleitutako bitarteko edo transition managerraren lana gainbegiratuz eta lagunduz

Jarduera ildoak

Gure profesionalen profil desberdinei esker, gure baliabideak ahalik eta ondoen konbinatzeko gai gara, proiektu bakoitzaren eskakizunen arabera.

1. Management Advisory
Diagnostikoak eta negozio-planak
Plan eta erreflexio estrategikoak
Bideragarritasun-planak
Hazkunde Planak
Azterketa eta hobekuntza operatiboa
Marjinak handitzea eta eraginkortasuna hobetzea
Negozio berriak eta finantzaketa-moduak egituratzea
...
2. Administrazio Kontseilua. Zuzendaritza Batzordea
Kide edo aholkulari independenteak
Plan estrategikoa bultzatzea eta jarraipena
Zuzendaritza nagusiari laguntzea
Zuzendaritza-taldea profesionalizatzea
Negozioaren kudeaketaren jarraipena
Familia-enpresako ondorengotza. Belaunaldien "coaching"a
Kontseiluaren idazkaritza eta lege-aholkularitza
...
Independence Business Review (IBR)
Birfinantzaketa-egiturak
Fundraising
Zorra ordeztea
Erakunde-zorrari buruzko aholkularitza
Negozio-planen monitorizazioak
Diruzaintzako kontrola
Distressed M&A
...
4. Aldi baterako Zuzendaritza - Behin- behineko Zuzendaritza
Egoera berezietan dauden enpresak kudeatzea eta administratzea
Larrialdiko diagnostikoak
Funtsezko lanpostuak aldi baterako hartzea: CEO, CFO, COO, CRO...
Bezeroaren interesekiko lerrokadura/emaitzetan oinarrituta
Aldaketaren agenteak
Berregituraketa operatiboa
Eskuratze ondoren, bat egitea, integratzea eta kontrola bere gain hartzea
Post-merger integration (PMI)
Carve-out
Aholkularitza integrala konkurtso-eta aurrekonkurtso egoeretan
...

Irtenbideak krisi…

Ekonomikoetan

Kudeaketa enpresa-zikloaren etapa guztietara egokitu behar da, oparoaldietan zein atzeraldietan:

· Oparotasuna: muturreko hazkundeak maneiatzeko gaitasunik eza.

· Atzeraldia: errentagarritasunen etengabeko beherapenak edo murrizketak, likideziarik eza, birmoldaketak...
Operatiboetan

Proiektu puntualak gauzatzeko esperientziarik eza: aktiboak edo negozio-lerroak bereiztea, proiektuak abiaraztea, konpainiak edo enpresak bat egitea…
Gerentzialetan

MBOak, lantaldearen profesionalizazioa, kudeatzaile gakoaren ustekabeko martxa, lanpostu hutsak betetzea, ezaugarri espezifikoen falta, negozio-lerroen zatiketa, etab.
Akziodunetan

Enpresa-oinordetza, akzioen arteko liskarrak, gaixotasuna, hainbat motatako ezustekoak, etab.
" Onartu cookie guztiak " sakatuta, zure gailuan cookieak gordetzea onartzen duzu guneko nabigazioa hobetzeko, gunearen erabilera aztertzeko eta gure marketin-esfortzuetan laguntzeko. Ikus gure Pribatutasun-politika informazio gehiago lortzeko.